E2ibilian: Eskemak eta edukiak
Ponencias“Hamar urte bete dira aurten Topagunea Euskara Elkarteen federazioa sortu zenetik, baina euskara elkarteen mugimendua askoz ere lehenagokoa da: Topagunearen kiderik aspaldikoenak, Arrasateko AED Elkarteak, 25 urte egingo ditu aurki.”
Horrela aurkesten dute Topagunetik azaroaren 23an Miramon Parke Teknologikoan ospatuko den jardunaldiaren zergatia. Erreflexio eguna izango da Euskara Elkarteen Federazioarentzat, nondik datorren aztertzeko eguna, eta orain nora joan nahi duen eguna ere. Hemen jardunaldiako egitaraua.
Beste hitzlarien artean niri konbidatu didate hitzalditxo bat ematera. Komunikazioari buruz. Nola eraman ahal dituzte Euskara Elkarteak bere mezuak gizartera izango da hizpide.
Ordu erdiko hitzaldia baino ez da. Beraz, bakarrik bi ardatz nagusitan oinarrituko dut hitzaldia. Eskemak eta edukiak.
Eskemei dagokienez, honako hau azalduko dut. Kanpotik jasotzen ditugun mezuak ulertzea ez da jarduera pasiboa, aktiboa baizik. Mezu bat aztertzen dugunean norberak buruan daukan eskemak erabiltzen ditu. Beraz, komunikazioa prestatzeko momentuan, gure mezuaren estruktura lantzea ez da nahikoa. Hartzaileen eskemak kontuan hartu behar ditugu.
Eskema horiek, mundutik etortzen zaizkigun perzepzioak ulertzeko erabiltzen ditugun pentsamoldeak, gure helburuaren kontra edo alde egon ahal dira. Gure helburuaren alde badadude, gure mezuek indartu behar dute dagoeneko gure xede-taldean dauden eskemak.
Bestalde, gure xede-taldean nagusitzen diren eskemak gure helburuen kontra joaten badira, gure mezuak eskema edo pensamolde horiek apurtzeko diseinatu behar ditugu. Eusko Jaurlaritzako azken euskararen aldeko kanpainak, esate baterako, xede-talde zehatz baten eskema negatiboaren kontra jotzen du: “nire euskara kaxkarra kalean/bulegoan/… erabiltzen badut, barregarri geratuko naiz.” Honi buruz dagoeneko hitz egin dut.
Eskemen gain, beste ardatz praktikoagoa eramango dut Miramonera: web 2.0 teknologia berriek euskarazko edukiak sortzeko, argitaratzeko eta hedatzeko ematen dizkiguten aukerak. Blogak, euskal blogosfera, zabaldu, txioka… edukiko ditugu mintzagai ere.
Si te ha gustado este artículo, asegurate de suscribirte a la fuente RSS.